Kaixo lagunok:
Dakizuen bezala, maiatzaren 3an Orioko Txurruka aterpetxera joango gara 1. eta 2. mailako ikasleak.
Hona hemen aterpetxeak duen itxura:
Eta honako hau da egitaraua:
LEHEN HEZKUNTZAKO LH 1go zikloa: 2 EGUN
Lehen eguna:
10:00- Oriora iritsi eta ongi etorria. Eguneko ekintzen berri eman.
10:30- Orioko plazara oinez.
11:15- Hamaiketakoa (etxetik ekarrita).
11:45- “Abante!” jolasa.
13:30- Bazkaldu (etxetik ekarrita). Eguraldi ona egonez gero, Orioko hondartzan egitea proposatzen da.
14:30- Jolaseko murala osatu
15:30- Aterpetxera itzulia
16:30- Merienda (etxetik ekarrita).
17:00- Apareju tailerra
18:30- Ekintzen amaiera
Bigarren eguna:
10:00- Elkartu
10:15- Autobusez Zumaiara
11:00- Itsasontzia (30 minutuko 4 txanda) // Lokotx bilketaren jolasa // Arrantza (ordubeteko saioa). Talde batek jolasa egiten duen bitartean, beste talde bat itsasontzian egongo da eta gainontzeko 2 taldeak arrantzan.
13:00- Autobusez Oriora
13:30- Bazkaldu.
14:30- Harrapatu eta galdetu.
15:30- Ekintzen amaiera
Oharrak:
- Hau aurreikusitako programa da. Eguraldia dela eta ekintzak ezingo balira burutu, aterpetxean burutzeko beste ordezko ekintza batzuk egingo dira.


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina