2016(e)ko apirilaren 15(a), ostirala

BIDE HEZKUNTZA

Kaixo,

Aste honetan Eñaut udaltzaina izan da gure artean. Bide Hezkuntza landu dugu berarekin hiru saiotan (kaletik joaterakoan non dauden arriskuak, nondik joan gaitezke seguruago, zer motatako seinaleak dauden eta zer esan nahi duten, eta.)

Gaur, azkenengo saioa zenez, kalera irten gara berak gelan azaldutakoa gertutik ikusteko eta hobeto ikasteko.

Asko ikasi dugu eta baita kaletik goazenean nola joan behar garen :


"BETI ERNE BIZIRIK IRAUTEKO"

Hemen uzten dizuegu atera ditugun argazki batzuk:











ESKERRIK ASKO, EÑAUT!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina