Gaur Aitziber, Lurren ama,gurean izan da, berak Goienan egiten du lan komunikabideen inguruan aritu zaigu, batez ere irratia, telebista eta egunkariaren inguruan. Guk ere galdera batzuk egin dizkiogu eta orain badakigu zerbait gehiago komunikabideei buruz.
Dakizuen bezala, komunikabideen gaian guztiz murgilduta gabiltza eta gaur Oñati Irratia ikustera joan gara. Mirenek hainbat gauza azaldu dizkigu eta gure irratsaioa prestatzeko eta ondo antolatzeko aholku eta "sekretutxo" batzuk ere kontatu dizkigu. Bertan abesti bat grabatu dugu eta bihar eguerdiko hamabietan eskeiniko dute. Etxetik entzun nahi baduzue, badakizue, FM 107.4 sintonizatu eta Oñati Irratia entzutera!!!
Gaur bisita izan dugu gelan, 5 urteko Mirenen gelakoak etorri dira beraiek egindako "XAGU MAITEMINDUA" ipuina kontatzera. Lan bikaina egin dute eta guk gustura ikusi eta entzun dugu beraien kontaketa.
Gai berriarekin hasi gara eta oraingoan komunikabideen munduan murgilduko gara. Historian zehar komunikabide desberdinen asmakuntzak ekarri dituen aldaketak aztertuko ditugu, hauen eboluzioa ikusi eta baita gaur egungo komunikabideak ezagutuko ditugu. Hori dela eta, Txoko Zuria, hornitzeko deialdia luzatzen dizuegu... Irakasle eta ikasleren batek ekarri dute zerbait, baina seguru denok dugula etxean zerebait gai honekin zerikusia duena.
Bukaeran irratsaio bat grabatzea izango da gure helburua. Ea nola moldatzen garen...
Gai berriarekin hasi arren aurrez hitzartutako bisita bat izan dugu gaur arratsaldean. Amaia, gure gelako Enekoren ama etorri da bere lanean zer egiten duen azaltzera. Hortz eta haginen inguruan aritu zaigu eta zer tresna erabiltzen dituen lanean ere erakutsi dizkigu.
Aste honetan, astearte eta asteazkenean Orion izan gara. Ekintza politak egin ditugu eta monitore jatorrak izan ditugu bertan. Hemen uzten dizuegu bertan ateratako argazki batzuk: Lehenengo egunean, Orio ezagutzen...
Arratsaldean aterpetxera bueltatu eta aparejuak egin genituen...
Afaria...
Pijama desfilea...
Hurrengo egunean... Zumaiara!
Agurtzeko aparaejua eta arrantzale zapia oparitu zizkiguten