2016(e)ko uztailaren 1(a), ostirala

OPORRAK

AZKENEAN IRITSI  DIRA  UDAKO  OPORRAK!!

LAN  ASKO  EGIN  DUZUE  BI  URTE  HAUETAN ETA POZIK  EGOTEKO MODUAN ZAUDETE.

APROBETXATU  ETA DISFRUTATU TOPERA!

IRAILEAN... 3. MAILARA!





GOGOZ ETA INDARREZ, 
AURRERA BETI!!!

2016(e)ko ekainaren 21(a), asteartea

IRRATSAIOA

Berandu... baina hemen gaude gure ikasturteko azken proiektua aurkezteko. Aurreko gaikoa da eta espero dugu zuen gustukoa izatea...

Txan tata txan!!!! Hemen gure irratsaioa!!!







2016(e)ko ekainaren 16(a), osteguna

ORTUA GELAN

Aurrekoan, Marga, Iraideren ama, egon zen gure gelan. Ortuko landara ezberdinen inguruan aritu zitzaigun eta gelan ortu txiki bat daukagu orain berak ekarritako landarekin: lekak, kipulak, tomateak, letxugak, marrubiak, perrexila...































Marrubiak oso onak zeuden.

ESKERRIK ASKO, MARGA!!!

2016(e)ko ekainaren 14(a), asteartea

NATUR ESKOLA

Aurreko ostiralean natur eskolan izan ginen, bertan xomorroen inguruan aritu ginen: xomorro ezberdinak ikusi eta aztertu, xomorro familia ezberdinak zeintzuk diren ikasi...



































ESKERRIK ASKO NATUR ESKOLAKOEI!

2016(e)ko ekainaren 3(a), ostirala

IBILALDITXOA

Ikasturte honetako azken hasiera gaiari eman diogu, "Goazen mendira!" da eta izenburuak esaten duen bezala guk ere bueltatxo bat eman dugu eskola inguruan. 
Talde lanean aritu ginen eta ikusitako guztiaren zerrenda osatu genuen.
Hurrengo ostiralean, ekainak 10, Natur Eskolara joango gara gure gaiarekin zerikusia duen ekintza bat egitera.














2016(e)ko maiatzaren 31(a), asteartea

KOMUNIKABIDEAK

Gaur Aitziber, Lurren ama,gurean izan da, berak Goienan egiten du lan komunikabideen inguruan aritu zaigu, batez ere irratia, telebista eta egunkariaren inguruan.
Guk ere galdera batzuk egin dizkiogu eta orain badakigu zerbait gehiago komunikabideei buruz.




ESKERRIK ASKO, AITZIBER!

2016(e)ko maiatzaren 25(a), asteazkena

OÑATI IRRATIA

Dakizuen bezala, komunikabideen gaian guztiz murgilduta gabiltza eta gaur Oñati Irratia ikustera joan gara. Mirenek hainbat gauza azaldu dizkigu eta gure irratsaioa prestatzeko eta ondo antolatzeko aholku eta "sekretutxo" batzuk ere kontatu dizkigu.

Bertan abesti bat grabatu dugu eta bihar eguerdiko hamabietan eskeiniko dute. Etxetik entzun nahi baduzue, badakizue, FM 107.4 sintonizatu eta Oñati Irratia entzutera!!!













Eskerrik asko Miren!!!